Lehiaketa: Internet Seguruaren Eguna 2019
Internet Seguruaren Eguna dela eta, parte hartu Lehiaketan! |
|
Hurrengo 2019ko otsailaren 5ean Internet Seguruaren Eguna edo Safer Internet Day-a ospatuko dugu, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Safer Internet Day” Lehiaketaren IV. edizioaren deia egin du. Lehiaketa honen helburua: Neska-mutilen artean Interneten, mugikorren eta sare sozialen erabilera segurua eta arduratsua sustatzea, “Elkarrekin Internet hobe baten alde” goiburua erabiliz ikus-entzunezkoak sortuz.
Proiektuak aurkezteko epea: apirilaren 15a arte. |
|
Sakatu hurrengo estekan bideoa ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=8uh0-NSqDMo | |
Begiratu lehiaketaren oinarriak Zeuk Esan haurrak eta nerabeak laguntzeko zerbitzuaren web gunean:www.euskadi.eus/zeukesan
Eskatu informazio gehiago saferinternetday@euskadi.eus helbidean edo 945 019 361 telefonoan. |
|