@EskautakBizkaia lehen hiruhilekoa ebaluatu du 2022rako erronkekin jarraitzeko

Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Zuzendaritza Taldea eta Bostok-eko kideak 2021-2022 ikasturteko lehen hiruhilekoa ebaluatzeko bildu dira.

Ebaluazio-jardunaldi horrekin hasteko, taldeetako pertsona guztiek berrikusi dute zein unetan dauden, bai arlo pertsonalean, bai eskaut mugimenduan. Azken arlo horretan, joan den azaroko Ohiko Asanbladaren aurkeztu ziren Urteko Planak (ikasturte bati begira kargu bakoitzak ezartzen dituen helburuak) mahai gainean jartzen dira berriro, alderdi bakoitza berrikusteko.

Egunaren amaiera Bizkaiko eskaut mugimenduaren ildo estrategikoen berrikuspena izan zen. Helburu asko bete dira, batzuk erdibidean daude eta beste batzuk 2022an egiteko zain.

Partekatu!