Euskalerriko Eskautak Bizkaiko arduradunak berriro elkarrekin egon dira Erreflexio Jardunaldietan.

“Zure ondoan, bidelagun” leloarekin Erreflexio Jardunaldiak Urduñan ospatu dira 

Urtero bezala, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko arduradun guztiak gai ezberdinei buruz hausnartzeko elkartu dira. Alde batetik, begiraleen prozesu hezigarriei buruz lantzeko, eta bestetik taldeetan dagoen bidelagunen erreflexioa burutu da.

Hasteko, ardunadunen taldeak adinaren arabera banatu dira begiralearen etapa ezberdinak lantzeko. Sortuko den lantalde batek ateratako ideia nagusiak bilduko ditu, dokumentu bat argitaratzeko helburuarekin.  

Larunbat arratsaldean, bidelagunari ekin zioten. Taldeek beraien akonpainamendu zailtasunei buruz hausnartu egin zuten. Horrez gain, taldeko agenteak zein diren identifikatu behar zuten. Hausnarketa honen ondorioak igande goizean batu ziren.   

Halaber, larunbatean eukaristia baita gaubela bat ere egin zen. 

Taldeen begirale berrientzako formakuntza asteburu osoan zehar izan genuen. Urtero bezala, eskaintza hau egiten da arduradun berrientzako zuzenduta. 

Amaitzeko, Erreflexio Jardunaldiak, edo Iraileko Jardunaldiak hizkera arruntan, mugimenduaren gai nagusiak sakontzeko balio izan dira. 

Bideoa

Argazkiak

Partekatu!