Beleneko Bakearen argia gero eta hurbilago dago eta gure trebeak bere bila joango dira asteburu honetan Guadalajarara.

Ospakizuna, abenduaren 20an, osteguna, izango da 19:00etan  San Nikolas elizan (Alde zaharra). Azkarrak, trebeak eta begirale taldeak ospakizunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Horrela denok bete gaitezen Beleneko argiaz.  

Aldi berean, delako argi hori zuen parrokietako ospakizunetan agertzera eman dezazuen eta, ondoren, zuen auzo eta herrietako elkarte, talde, egoitzetara… eraman, denok bat eginda, Jaungoikoaren Erreinua eregiten jarrai dezagun, argia hedatu eta jende askoren bihotzetara hel dadin.

Horixe diosku ebanjelioak:

“Kriseilua be ez da bizten ontzipean ipinteko, argimutilaren gainean baino, etxeko guztiei argi egiteko. Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goretsi daien”. Mt 5, 15-16;

Ospakizunean parte hartzeko asmorik baduzue, ez ahaztu kriseilua, argia zuon etxeetara eta parrokia edo elkarteetako taldeetara eraman ahal izateko. Iaztik parte hartzen duzue taldeei banan-banan dei egiten dizuegu argia ematerakoan. Horretarako hurrengo estekan izen eman dezazuen eskatzen dizuegu:

http://bit.ly/LPB18-BBA18

 

Zalantzarik izanez gero delegazioarekin harremanetan jarri zaitezte.

 

Partekatu!