Maitzak 12: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eguna
EUSKADIKO HIRUGARREN GIZARTE-SEKTOREA
Herritarren ekimenetik abiatzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeek osatzen dute. Interes orokorra eta, pertsona guztien baina, batez ere, egoerarik ahulenetan daudenen eskubideak bultzatzen dituzte.
Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko erakundeak boluntarioek osatzen dituzte nagusiki; bazterkeria egoera anitzetan daudenek, urritasun, mendekotasun edo babesgabeko egoeran daudenek edota ordaindutako profesional eta bazkideek, hain zuzen.
Erakunde hauek esku-hartze sozialarekin lotutako interes orokorreko ekintzak egiten dituzte; hau da, zerbitzu sozialetakoak, enplegurako sarbidearekin lotutakoak eta eskubide zibil, ekonomiko, sozial eta kulturalei lotutako beste edozein ekimen; parekidetasunaren eta ez-diskriminazioaren egoera lortzeko.
EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIA
Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Astialdi Sareko talde bat da. ASTIALDI SAREA, hots, aisialdi arloan gizartean esku hartzeko eta Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteak hezteko erakundeen sarea, irabazi asmorik gabeko erakundea da. 2012 maiatzean sortu zen eta Euskal Herriko Hezkuntzarako Aisialdi Talde desberdinek osatzen dute, pertsonen, komunitateen eta herrialdearen garapenari mesede egiteko xedez.
#ZORAGARRIA DA PARTAIDE IZATEA
Maiatzaren 12an gure eguna da; Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialarena, horregatik ospatzeko momentua da.
Egun hau Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek egunero garatzen dugun ezinbesteko lanari egindako aitorpena da. Guztiontzat hurbilekoa baita, zoragarria da ospatzea.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ordainpeko lana egiten duten 36.000 pertsonari ematen dio enplegua eta borondatezko pertsonen 125.000 lagun ingururen parte-hartzea du. Guzti hauei esker, helburuak betetzen dira.
Maiatzaren 12a da gure eguna! #1205 #zoragarria da partaide izatea.