Martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

2018-03-07 Sailkatu gabea 0

      Martxoak 8 aldarrikapen egun bat da, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz gain, pertsona guztien arteko berdintasuna nahi dugula ozenki esateko. Eskaut moduan, ekitatean, justizian,  bakean, naturarekiko errespetua eta batez ere berdintasunean oinarritutako mundu batean sinesten dugu. Uste dugu, gutariko bakoitza askea dela erabakiak hartzeko, iritzia emateko, ekiteko eta batez ere gainerakoen moduan tratatuak izateko. Horregatik, gure inguruko zein munduko leku urrunenetako ahotsekin bat egiten dugu ozenki eta argi esateko berdinak garela.  Horrez gain, egunen zehar egingo diren ekintzen helburuekin bat gatoz: indarkeria matxista eta sistema patriarkala salatzea, emakumeek jasaten dituzten zamak nabarmentzea eta alternatiba feministak sortzea, “emakumerik gabe herrialde bat gelditu egiten dela” erakusteko.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiatik, egun honetara batzen gara oinarri oso argi batekin: berdintasuna lortzeko, honetan heztea ezinbestekoa da eta hau dugun tresnarik hobeenetakoa da. Etengabeko kontsumora, berekoitasunera eta bakardadera bultzatzen gaituen edo pertsona zekenak bihurtzen gaituen sistema kapitalista honetan, guk partekatzea eta berdintasuna gure bizitzaren oinarri moduan nahi ditugu. Horregatik guztiagatik, gaiaren inguruko hausnarketa egitera eta zuen auzo zein herrietako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, denon artean lortu nahi dugun berdintasunak indarra eta ahotsa izan dezan. Baita, egiten dituzuen ekintza guztietan berdintasuna oinarria izaten jarraitzea baina batez ere, gogoraraztea hau ez dela urtean behin landu beharreko kontu bat baizik eta egunero indarrez hartu behar den erronka baizik.

“Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan.” (Gál. 3.28)

Euskalerriko Eskautak Bizkaia – Gizarte Mahaia

 

Horrez gain, zuen taldean edota erreferentzia taldeetan otoitza bat egitea proposatuko dizuegu.

Otoitza 8 Marzo – Martxoak 8

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar