Bizkaiko 250 eskautek baino gehiagok Getxo “berde eta txukun” usteko lan egingo dute

Euskalerriko Eskautak  Bizkaiak azaroaren 11an 14 eta 30 urte arteko 250 gazte inguru parte hartuko duten ingurumen boluntariotza ekitaldia antolatuko du. Helburua hiri-ingurunean aurki daitezkeen hainbat arazo konpontzean datza.

Eskautak martxan! Getxorekin bat! Lelopean, ingurumen jardunaldian gazteek eta arduradunek parte hartuko dute. Lan materialak hausnarketa eta eztabaida eragin nahi dute, gizon-emakumeek daukaten portaera ingurumen naturalean eta sortzen diren ingurumen-ondorioak.

Getxon, honako ekintza hauek gauzatuko dituzte: landaketa Gobela ibaian; apo lasterkariaren habitata babesteko jarduna; landare inbaditzaileak kentzea eta Azkorriko pinudiaren garbiketa.

Ekintza honetan, Bizkaiko eskaut taldeak kanpora irten nahi dira, “ekin”, ingurumenaz gozatu eta mundua aurkitu dugun baino pixka bat hobeto uzteko aprobetxatu, Bizkaiko hain garrantzitsua den tokian.

Duela urte asko ingurumen boluntariotza ekintzak ospatzen dituztela. Ekitaldi hau Meatzaldetik Txorierrira pasa den urteak egin da, eta aurten, pasa den urtean egin zen bezala, Getxon izango da.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia 2000 ume, gazte eta 300 begirale inguru batzen ditu, eta 30 urte baino gehiago daramatza Bizkaian lan egiten.

Aisialdian aritzen den eskaut mugimendua, mundu osoan zehar presentzia duena, pertsona libre eta konprometituak, askatasun eta berdintasunaren alde borrokatzen duten gazteak hezitzea dauka helburu.

Ekintzaren motibazioaren bideoa:

https://drive.google.com/open?id=0BzRRmnlNpnoVcURCd25ZMURWcW8

Informazio gehiago:

Partekatu!