Beleneko Bakearen Argiaren materialak

Beleeko Bakearen Argiaren aurtengo leloa “ARGIAK ILUNPETAN DISDIRA” da, Bibliako pasartetik aterata (Juan 1, 4-5).

Beti bezala, 6 multzotan banatuko ditugu haur eta gazteak, adinaren arabera. Oinarria, Abendu aldiko aste bakoitzeko irakurgaiak dira eta hauekin batera, otoitzak, ipuinak, jarduerak eta abestiak. Guzti horiekin, aste bakoitzeko ardatzen inguruan hausnarketa eginez, Abendu aldia bizitzen eta Gabonetarako eta, bereziki, Belengo Bakearen Argiaren etorrerarako prestatzen lagunduko diegu haur eta gazteei.

Lagungarri hauek proposamen zabala dira eta ez da nahitaezkoa den-dena erabiltzea. Talde bakoitzak aukera eta erabaki dezake aste bakoitzean zer garatu. Otoitzak bakarrik erabil ditzake, edo abestiak, abestia eta jarduera, aste bakoitzean gauza bat… Kasuan kasuko errealitate zehatzari eta bakoitzak duen denborari egokitu beharko zaizkio.

MATERIALAK

Partekatu!