Gorka Deunarako komisiotik, denbora guztietako Asabak Gorka Deunara etortzeko dehialdia zabaldu nahi dugu: 50 urteurrenaren ospakuzunean parte hartzeko.  

Urtero bezala Gorka Deuna heltzear dago, Euskalerriko Eskautak Bizkaia garen guztiok eskultismoa ospatzen dugun festa.

Aurten ospakizun berezia izatea nahi dugu. Apirilaren 2an bidea egiten egon garen 50 urte hauek ospatu nahi ditugu “Denbora aurrera, begirada atzera” lelopean.

ZU etortzea nahi dugu ZURI esker Bizkaiko eskultismoa errealitate bat delako.

Oso zaila da urte hauetan zuen eginkizunarekin eskultismoa bizitzera eta gure egitera lagundu duzuenokin harremanetan jartzea. Horregatik zuen laguntza behar dugu guztion artean gonbidapen hau luzatzeko.

Gorka Deuna Portugaleten ospatuko da apirilaren 2an. Goizean zehar urteurren hau ospatzeko ekintza desberdinak prestatzen ari gara. Egin duzuen lana ikuskatzeaz gain, Bizkaian 50 urte hauetako eskultismoaren denbora lerro bat egin nahi dugu eta horretarako behar zaituztegu. Ekintza hauek Florida parkean izango dira 11:00etatik 12:45etara.

Dokumentuak, argazkiak eta zuen esperientzia elkarbanatzeko gogoa ekartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean elkarbanatzeko eta 50 urte hauek gogorarazteko momentua egongo da eta.

Eguneko ordutegia honako hau izango da:

  1. 10:00 – 10:45 Portugaletera heltzea
  2. 11:00 La Florida parkera heltzea
  3. 11:00 – 12:45 Adarren arabera antolatutako ekintzak 50 urteurrenaren ospakizuna.
  4. 12:45 – 13:00 Ospakizunerantz
  5. 13:00 – 14:00 Ospakizuna
  6. 14:00 – 15:30 Bazkaria
  7. 15:30 – 16:00 Malabarista
  8. 16:00 – 17:45 Erromeria
  9. 17:45 Agur eskaut
  10. 17:50 Irteera tartekatua (antolakuntzak ezarria)

Edozein zalantza izanez gero, edo  esperientziak, argazkiak, dokumentuak etabar bidali nahi izanez gero helbide hauetara idatz ditzakezue: eeb@barria.net edo eebgorkadeuna@eskaut.org.

Eskerrik asko, apirilaren 2an egongo gara. Mezua zabaldu ezazu!! Itxaroten zaitugu!!

Partekatu!