Mikel Aspano da komunikazio arduradun berria
- Koordinazio-kontseilua online egin zen, eta, nagusiki, azaroaren 22an egingo den batzarrerako proposamenak aztertu ziren.
- Mikel Aspano ordezkaritza-taldean sartu da komunikazio arduradun berri gisa
Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko zuzendaritza-taldeak eta ordezkaritzako 28 eskaut taldeetako koordinatzaile guztiek ohiko bilera egin zuten azaroaren 7an, ostegunean. Covid-19ren egoera ikusita, modu telematikoan egin behar izan da bilera hori.
Koordinazio kontseilu honen punturik aipagarrienen artean datorren azaroaren 22an egingo den Batzarrerako proposamenak daude. Honako hauek bozkatuko dira, besteak beste: datorren ikasturteko jardueren datak, aurrekontu berria, haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako babes-protokoloa eta EzkerMeatzAldea eta EskuinAldea eremuetako koordinatzaileen txandak.
Aipatzekoa den beste puntu garrantzitsu bat Urbegi eskaut Santurtzi taldeko Mikel Aspano Bizkaiko komunikazio arduradun berriaren sarrera da. Aurkezturiko pertsonei elkarrizketak egin ondoren, Zuzendaritza Taldeak Mikelen aldeko apustua egin du, ibilbide luzea egin duelako komunikazio-arloan, Trebeak taldean ari baita kargu hori betetzen. Urte batzuk geroago, Bizkaiko mahaian sartu zen, eta pare bat urte daramatza bertan. Aldi honetan, Euskalerriko Eskautak Komunikazio Plana sortzen ere lagundu du, ordezkaritza honek bere gain hartu duena eta ezartzeko prozesuan dagoena. Erronka asko ditu aurretik, eta ordezkaritzarekin bat egiten du, taldeekin batera lan egiteko. Ongi etorri!