NAGORE RUIZ EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIAKO GIZARTE ETA BABESERAKO ARDURADUNA IZANGO DA

NAGORE RUIZ EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIAKO GIZARTE ETA BABESERAKO ARDURADUNA IZANGO DA

2023-03-28 Berriak Nabarmena 0

Bere ibilbidea Belatzak Eskaut Taldean hasi zuen Azkarrak adarrean eta prozesua amaitu ondoren begirale taldean sartu zen 2014an. Urte hauetan zehar taldearen fede, gizarte eta heziketa arduraduna izan da. Portugaleteko Aisialdi Sareko kudeatzailea izan da, eta hainbat boluntariotza egin ditu. Gaur egun, Siriako errefuxiatu familia bati akonpainamendu, laguntza eta aholkularitza ematen ari da.

Gizarte-hezkuntzan graduatua da, eta eskolan portaera-arazoak prebenitzeko eta psikologikoki esku hartzeko masterra egiten ari da.

Lan-erronka berri horren aurrean, Nagorek hitz hauek partekatu nahi izan ditu:

Izugarri pozten nau eskultismoan ibilbide berri honi aurre egiteak, oraingoan mugimenduarekin eta haren parte diren taldeekin konprometituagoa den papera hartuz. Zuen esanetara naukazue, esleitu zaizkidan eginkizunetan laguntzeko eta zuei laguntzeko. Mila esker aukerarengatik, beti prest.

ZORIONAK! BETI PREST!

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar