#JesusGureanEreBidelagun MATERIAL BERRIAK

Pazko aldiari amaiera emango dion Mendekoste eguneko ospakizunaren atarian gaude. Jesusen Berpizkundea ospatu dugu eta orain, Mendekoste aldian, Jesus berpiztua, bere Espirituaren bidez, betirako gurekin dela ospatzen dugu, eta bere indarra, adorea, maitasuna, berotasuna,… ematen digula jarraitzaile guztiei, Eliza osoari, lagun eginez, bete lekuko izan gaitezen, bere Hitza iragar dezagun eta mundu hobearen eraikitzaile izan gaitezen.

#JesusGureanEreBidelagun lagungarri izan daiteke Pentekostesen esperientzia hori bizitzeko, Jesus aurkitzeko eta egokitu behar dugun “normaltasun berri” horretan kristau-komunitate izateko.

Proposamen hau partekatzera animatzen zaituztegu, lagun diezaiekezula uste duzuen guztiei helaraz diezaiezue: lagunei, senideei, lankideei…

Materialak deskargatzeko, egin klik esteka honetan: LINK

Material berriak aurkezteko bideora sartzeko #JesusGureanEreBidelagun: LINK

Web albistera sartzeko LINK

 

Partekatu!