Enplegu teknikari lanpostua betetzeko deialdia zabaldu dugu (EGK)

2019an zehar hainbatetan esan dugu gazteon enplegu egoerak arduratzen gaituena. Ikasketak amaitzetik lan egokia lortzeko tartea ez da erraza eta eskatzen zaizkigun baldintzak beti ez dira duinenak, ez eta merezi ditugunak. Ziur zuk hobekuntza eskari eta proposamen mordoa dituzula. Hala bada, albiste hau interesatzen zaizu. Izan ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) enplegu teknikari lanpostua betetzeko deialdia zabaldu dugu. Gizarte eta politika publikoen bidez euskal gazteriaren egoera sozioekonomikoa hobetzeko lan egin nahi baduzu; ikasketak amaitzean dugun laneratzea errazteko eta bertan beka eta praktikekin egiten den erabilerari jarraipena egiteko; egun ematen diren lanaldi partzialak edo soldata arrakalak murrizteko; genero-ikuspegia txertatzearen beharra aldarrikatzeko eta, orokorrean, gure bizi proiektuaren alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea zuretzat! Jardunaldi osoko lanaldia eskaintzen dugu eta!

Orain arte bezala, lanpostua Gasteizko egoitzan izango da, baina lan-eremua Euskadi osoa izango da. Hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua.

Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.

Teknikari lanpostua betetzeko prozesuan kontuan hartzeko hainbat data

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Curriculumen eta motibazio gutunen bidalketa, ekainaren 25a arte(eguerdiko 12:00ak arteegk@egk.eus helbidera
  • Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 1ean.
  • Idatzizko proba Gasteizen, uztailaren 2an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 9an.
  • Elkarrizketa, uztailaren 10ean.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, uztailaren 12an.
  • Lanean hasteko data, abuztua/ iraila bitartean gutxi gorabehera.

Jarraian duzu lan-deialdia bere osotasunean

Partekatu!