Lan Eskaintza – Argizai Eskaut Taldea

1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

Elkartea: Argizai Eskaut Taldea

Programa: Galdakaoko ume eta nerabeentzako animazio soziohezitzaile programa

Lanpostuaren deitura:Ludotekako hezitzailea

Lekua: Argizai Eskaut Taldeko proiektuetan (Galdakao)

2. PROFILA

2.1 Eskakizunak

  • Aisialdiko begirale, aisialdiko zuzendari, heziketa soziala edota animazio soziokulturaleko titulazioa.
  • Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.
  • Titulazioa: batxilergoa edo FP II

2.2 Baloratuko da

  • Eskultismoa eta elkartegintza mundurekin lotura.
  • Nerabe eta gazteekin lan experientzia. 11 eta 15 urteko gazteekin erlazionatzeko gaitasuna.
  • Nerabe eta euren familiekin lan egiteko motibazioa eta inplikazioa.
  • Iniziatiba eta autonomia lanean.
  • Osagarrizko formazioa: animazio soziokulturala, hezkidetza, koedukazioa, nerabeekin interbentzioa edota gatazken ebazpenean zerikusia duten ikasketak.
  • Informatika eta sare sozialetan ezagutza.
  • Gidabaimena eta kotxea.
  • Lehen-sorospeneko oinarrizko formazioa.

2.3 Egin beharrekoak.

  • Argizaiko Ludotekatako espazioa eta ekintzen bidez interbentzio hezigarria egin.
  • Ludotekako koordinatzailerekin batera egindako programazioa aurrera eraman.
  • Proiektuetako espazioak zaindu eta animatu giro atsegina ziurtatuz eta sortu ahal diren gatazkak kudeatu.
  • Espazioa batuta eta materiala zainduta eduki. Apurtuta dauden jolasak edo materialak bota eta proiektuetako erabiltzaile eta euren familientzat espazio atsegina eta erakargarria dela ziurtatu. 
  • Ludotekatako erabiltzaileekin erlazionatu euren integrazioa eta parte- hartzea sustatuz.
  • Ludotekatako erabiltzaileen arteko euskararen erabilera sustatu.

 

3. PROFIL LABORALA

Astelehenetik ostiralera zabalik dauden ludoteketan lan egiteko irailean hasita, arratsaldeko ordutegian (17:00-18:30) 1,5 ordu/eguneko (horrez gain, astean behin, ordu beteko koordinazio batzarrak); Begirale kategoria Bizkaiko esku hartze sozialeko hitzarmenean oinarrituta.

Interesatuta bazaude  zure kurrikuluma bidali argizai@gmail.com helbidera. Epea : uztailak 26 (barne)

Partekatu!