Lan Eskaintza – Argizai Eskaut Taldea

1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

Elkartea: Argizai Eskaut Taldea

Programa: Galdakaoko nerabe eta gazteentzako animazio soziohezitzaile programa

Lanpostuaren deitura: Galdakaoko nerabe eta gazte zerbitzuen koordinazio teknikaria

Lekua: Indarra Topagunean

2. PROFILA
2.1 Eskakizunak

  • Titulazioa: Giza zientzietako/gizarte zientzietako titulazio akademikoa (animazio soziokulturaleko goi mailako teknikaria, irakasle-ikasketak, gizarte-hezkuntza…)
  • Aisialdiko zuzendari titulazioa.
  • Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.

2.2 Baloratuko da

  • Hezkuntza-proiektuak diseinatzen eta abian jartzen esperientzia izatea.
  • Eskultismoarekin lotura izatea
  • Elkartearen ideiarekin bat etortzea eta elkarteko giza taldearekin integratzeko eta lankidetzan aritzeko prest egotea.
  • Prestakuntza osagarria: hezkuntza eta animazio soziokulturalarekin zerikusia duten ikasketak.
  • Esperientzia elkarteetan, erakunde baten koordinazioa eta kudeaketa,  jardueren programazioa eta antolaketa, baliabideen bilaketa, monitoreen laguntza eta koordinazioa… Zeregin horietarako gaitasuna.
  • Informatikako ezagutzak.
  • Taldeen kudeaketan lan-esperientzia.
  • Gazteekin harremanak izateko gaitasuna.
  • Pertsonekin lan egiteko motibazioa. Portaera disruptiboak dituzten gazteak.
  • Ekimena eta proaktibitatea.

2.3 Egin beharrekoak.

  • Erakundeko talde teknikoko kide izatea, taldea osatzen duten gainerako pertsonekin koordinatzea eta taldearen martxa onarekin arduratzea.
  • Erakundeko beste proiektu batzuk abian jartzen laguntzea (sustapena eta garapena)
  • Topaguneetako jardueren urteko programa (egutegia eta hileko programazioa besteak beste) diseinatu, koordinatu, garatu eta sustatu. Topaguneetan bertan edo horretarako pentsatutako beste gune batzuetan garatu ahal izango dena.
  • Nerabe eta gazteria zerbitzu eta proiektuen memoria txostenak gauzatzea.
  • Galdakaoko gazteria zerbitzuetako pertsona-taldearen koordinazioa.
  • Zerbitzuaren ardura duen udal-teknikari eta Sareko zein kanpoko beste erakundeekin koordinazioa eta elkarlana.
  • Inguruko harreman sare bat osatzea, nerabe eta gazteei zuzenduriko lankidetza jarduera bat gauzatzeko asmoz.
  • Langileei Hezkuntza eta lan arloko aholkularitza eta kontrastea ematea.
  • Galdakaoko gazteria zerbitzuetako kanpo komunikazioa dinamizatzea (Sare sozialak…).

3. PROFIL LABORALA

Lanaldia: %50.

Aldia: 2021eko irailaren 15etik 2022ko martxoaren 6ra (luzagarria).

Kategoria: Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenaren 2. taldea.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, goizez eta/edo arratsaldez.
  • Erakundearen jarduera eta programen arabera, larunbatak, igandeak edo jaiegunak.

Disponibilidadea:

  • Telefono bidezko arreta erakundearen edozein jarduera edo programa garatzean, erakundearen barne-jarraibideen arabera.

Interesatuta bazaude bidali zure kurrikuluma gerentzia@argizai.org helbidera. Epea: irailak 12, igandea.

Partekatu!