Taizeko Pazkora Euskalerriko Eskautekin etorri nahi duzu ? Izena emateko epea zabalik dago

Pazkoan Taizé-ra joateko izena emateko epea jadanik zabalik dagoela jakinarazten dizuegu, martxoaren 1a arte formularioaren bidez (bat pertsona bakoitzeko).
Jadanik dakizuenez, Taizé Frantzian dagoen herri txiki bat da. Han mundu osoko gazteak hartzen dituen kristau komunitate txiki bat dago, eta fede esperientzia ugari partekatzeko elkarbizitza eta otoitz egunak proposatzen dizkigute.
 
Gazteen artean sortzen den giroa eta otoitzaldi berezietan sortutako esperientzia ahaztezina egiten du, trebeei, konfirmazioa lantzen ari diren taldeei eta arduradunei zuzenduta, fedea era ezberdin batean bizi dezaten. Nahi izanez gero, informazio gehiago bilatu dezakezu Taizé-ko web-gunean. 
Aurten, apirilaren 8aren arratsaldean abiatuko gara Taizé-rantz, eta apirilaren 12an, gauean, bueltatuko gara etxera, trebeak urtero disfrutatzen duten bizipen-esperientzia hau eta gero. Hona hemen xehetasun gehiago:
 
  • Izena emateko epearen amaiera: martxoak 1
  • Bidaiaren datak: apirilak 8-12
  • Prezioa: 125€ (110€ Euskalerriko Eskauteko kideentzat)
  • Ordaintzeko: Tranferentzia Euskalerriko Eskautak Bizkaira: Kutxabank 2095 0368 8238 3012 7963 (kontzeptuan  TAIZÉ eta zure taldearen izena jarri)  Martxoak 1 baino lehen ordaintzea beharrezkoa da inskripzioa gauzatzeko.
  • Honako hau eraman beharko dugu
    • Adingabekoa bazara, zure tutoreek sinatutako Herrialdetik irtetzeko baimena (Ertzaintzak edo Nafarroako Foru Poliziak egiten duena)
    • NAN-a
    • Argazkietan agertzeko baimena eta gaixotasunen edo alergien  ziurtagiriak (Euskalerriko Eskautek taldeei helarazi zizkienak DBEO paketearen barne). Legearen betebeharrei oraindik egokitu ez diren eskaut taldeentzat eta eskaut ez diren taldeentzat atxikitzen dugu eredu bat
    • Talde bakoitzeko dendak
    • Arropa beroa (hotz handia egiten du bertan)
    • Afaria eta gosaria lehenengo egunerako

Izen-ematea gauzatutakoan informazio gehiago bidaliko dizugu. Zalantzarik izanez gero, fedea@eskaut.org helbidera idatzi dezakezu. Motibazio-bideoa eta begiraleentzako dokumentazioa atxikitzen dizuegu.

 

Anima zaitez!
Partekatu!