UKRAINIA – ERRUSIA GATAZKA Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren posizionamendu

Ukrainan eta Errusian gertatzen ari diren gertakarien aurrean, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak gatazkaren konponbidean indarkeria erabiltzearen inguruko kezka adierazten dugu eta herritarrekin elkartasuna adierazten dugu egoera honek eragiten dien minean. Hala nola, ez ditugu ahaztu nahi Europatik at egondako eta dauden gatazkek herritarrei eragiten dieten min eta ondorio gatzak ezta lurralde honetan gatazka armatua baino lehen pairatutako konflikto geopolitikoa. 

Elkarrizketaren kultura, mota guztietako gatazkak konpontzeko funtsezko oinarria dela ulertzen dugu eta giza eskubideekiko, lurralde-osotasunarekiko eta nazioen subiranotasunarekiko errespetu osoa erakusten dugu. Gainera, bakearen alde lan eta hezten duen mugimendua garenez, Herrien arteko bakean eta elkarrizketan sinesten dugu. 

Gure idearioa eskuan, benetako bake kulturaren aldeko apustu argia eta beharrezkoa egiten dugun mugimendua gara,“Gizarte gatazkatsuan bizi diren gizon eta emakumeen osoko hezkuntza nahi duen mugimendu garenez, biziaren eta giza eskubideen eskubidearen aldeko jarrera argi eta nahitaezkoa dugu, horien bortxaketa dakarren edozein jarduerari aurka eginez eta salatuz. Era berean, indarkeriaren ezaren aldekoak gara gatazkak konpontzeko bide gisa.”

Honekin Frantzisko Aita Santuaren ahotsarekin bat egiten dugu, bere “Fratelli tutti” Entziklika-n gogorarazten diguna:

“Horrela, erraz aukeratzen da gerra, ustez humanitarioak, defentsiboak edo prebentiboak diren era guztietako aitzakien atzean, informazioa manipulatuz. Azken hamarkadetan gerra guztiak “justifikatuak” izan dira.(…) Ezin dugu gerra irtenbide gisa pentsatu, gaur egun oso zaila baita beste mendeetan pentsatutako ideia arrazionalei eustea gerra “justu” bati buruz hitz egiteko. Gerra gehiagorik ez!”

“Gure munduan globalizazioaren garapenarekin, ez daude soilik gerra “puskak”  herrialde batean baizik eta “Zatika egindako mundu gerra” bizi da, herrialdeak oso lotuta daudelako.”

Gerra orok uzten du mundua aurkitu dugun baino okerrago.”

Bukatzeko, hausnarketarako galdera bat helarazten dizuegu: Nola parte hartzen dut nire egunerokotasunean bakearen aldeko kulturaren alde? Baita ere bakearen aldeko eta gerraren aurkako hezkuntza baliabideak atxikitzen dizkizuegu “FEE” (Federación de Escultismo en España) eta Caritas-en partetik. 

“Gaizkia nahasten duenarengan engainua besterik ez dago, baina bakea sustatzen dutenengan alaitasuna dago” Prob. 12, 20

 

MATERIALAK:

Partekatu!