EGK poiektua

EGK poiektua:

Atzo, urtarrilak 30, Etikasi programako bigarren deialdia ireki dute. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egindako proiektu honen bitartez bidaia hezitzaileak egiteko aukera eskaintzen dute, etika eta giza eskubideez ikasteko eta hausnarketa sustatzeko. Batetik, Batxilerreko 1. Mailako ikasle-taldeentzat Auschwitz bisitatzeko 30 plaza dituzte; eta, bestetik, Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako ikasleentzat (betiere 18 eta 30 urte bitartean badituzte) Belfastera joateko 30 plaza.

Iaz parte hartu zuten gazteek oso balorazio ona egin zuten eta Etikasi proiektuaren bitartez egindako lanketa oso interesgarritzat jo zuten.

Albiste honetan bildu dute informazio guztia. Edozein zalantza izanez gero, idatzi bakea@egk.eus helbidera edo deitu 943429767 / 688737097 (Leire) zenbakira.

 

Partekatu!