Refugee4Refugees 2017. urtetik Greziako Lesbos irlan lanean diardun GKE da. Bere eginkizun nagusia, krisi humanitario honen erdian, pertsona errefuxiatuak euren Europarako bide desesperatuan laguntzea da. Omar Alshakalek, hots, GKE-ren fundatzaileak, pertsona errefuxiatuen beharrizan eta kezkak aintzat hartzen dituen erakunde apolitikoa sortu nahi izan zuen. Era berean, asilo eskatzaile berriak proiektuaren parte izatera gonbidatzen ditu; GKE-ren zereginetan inplikatzera animatzen ditu eta gainerako boluntarioekin batera pertsona errefuxiatuen egoera hobetzeko lan egiten dute.

 

Momentu hauetan, gure zeregin nagusiena Lesbos eta Samosen bizi diren pertsona errefuxiatuen egoera hobetzea da. Bi irletan, Free Shopping Experience izeneko proiektua daukagu martxan; errefuxiatu esparruetatik gertu arropa eta premiazko ondasunak banatzen dituzten biltegiak. Pertsona errefuxiatuek denda modura erabiltzen dituzte eta ticket sistema baten bitartez egunero beharrezkoa dutena hartzen dute bertatik.

 

Azkenaldian higiene produktuen eskasia dago biltegietan eta hona hemen zuenganako gure interesa. Bizkaiko herri desberdinetatik beharrezkoak diren premiak hararte bidaltzea gustatuko litzaiguke. Martxoaren 31ra arte produktu horien bilketa egitera gonbidatzen zaituztegu. Nahi duzuen bezala, talde bezala, adar baten enpresa modura, zuen elizetako beste talde batzuekin batera kolaborazioan edota herriko supermerkatuekin batera. Bilketa egiteko epea zuen eskura ere uzten dugu; hiru aste horietan zehar egin dezakezue, aste bakar batean, asteburuetan… Berdin zaigu, baina hilak 31 azken eguna izan beharko litzateke, produktu guztiak Mungian batera bildu eta apirilaren hasierako asteetan guztiak batera bidali ahal izateko.  Mungira arteko bidaia SEUR enpresa bitartez egingo litzateke, estatu mailan, proiektu solidarioen garraioa musutruk egiten baitute.

 

Beharrezkoak ditugun produktuak hurrengoak dira:

  • Xanpua
  • Bainurako gela
  • Hortzetako pasta (heldu eta haurrentzako)
  • Hortzetako eskuilak (heldu eta haurrentzako)
  • Konpresak (Tanpoiak ez, ez dituzte erabiltzen)
  • Xaboi naturala (jaboneta, eskuz arropa garbitzeko)
  • Haur-ohialak (tamaina guztiak)
  • Barruko arropa berria (emakume, gizon eta haurrentzako)
  • Txankletak

 

Aurreko zerrendako produktu mota bakoitza, ondo identifikatutako kutxa ezberdinetan sartu beharko litzateke eta ondo zarratzea.  Modu horretan, kutxak Greziara heltzerakoan  errazagoa izango litzatekelako produktu guztiak antolatzea.

 

Zuen taldetan interesaturik bazaudete, arren eskatzen dizuegu martxoak 18a baino lehen gurekin kontaktuan jartzea. Bai emailez refugee4refugee.spain@gmail.com / elenaborja93@hotmail.es edota Whatsapp bidez zenbaki honetara 695 85 86 36 (Elena)

Partekatu!