Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Administratzaile Arduraduna (Deialdi Berria)

Dakizuenez, 2020ko martxotik aurrera Koldo, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko administratzaileak, kargua utziko du. Beraz, lan postuaren hautatze prozesua martxan jarri genuen. Hala ere, jasotako kurrikulumek ez zuten betetzen eskatu zen profila. Beraz, gaurtik aurrera bigarren deialdia irekiko da.

Perfila betetzen duten pertsonei eta interesatuta egon daitezkeneei informatzea eskatzen dizuegu eta kurrikulumak hurrengo email helbidera bidali ditzatela: bizkaia@eskaut.org. Ahalik eta pertsona gehien aurkeztea gustatuko litzaiguke, beraz, anima itzazue zuen ezagunak aurkezten.

  • Lanpostuaren iraupena: Denboran egonkorra (iraupen zehatzik ez du), urtero ebaluatzen da eta 3 urtean behin berrikuskatzen da.
  • Bizkaiko Parte-Hartze Sozialaren hitzarmenean oinarritzen da lanpostua (Kategoria 2).
  • Pertsona lanpostu berrian hastea 2020ko urtarrilaren 11tik aurrera aurreikusten dugu jaurdunaldi erdian otsailaren 24 arte, eta otsailaren 25etik aurrera lanpostua jardunaldi osora pasako litzateke bi aldeak ados egonez gero.
  • Lanean hastea eta ordutegia egoeraren arabera ebaluatuko da.

Kurrikulumak bidaltzeko epea urtarrilaren 5ean bukatuko da, horrela elkarrizketak urtarrilaren bigarren astean burutu ahal izango dira eta urtarrilerako pertsona hautatua lanpostuan hasi liteke.

Anima zaitezte eta animatu ere interesatuta egon daitezkeen pertsonei.

 

 

Partekatu!