IBILBIDE GIDATUAK DOAN

Gernikako Bakearen Museoak hainbat gai lantzeko ibilbide gidatu interesgarriak egiteko aukera eskaintzen digu. Museoak kultura eta memoria, baita une zail hauetan ere, guztion eskura egotearen aldeko apustua egiten du. Bisita horiek gaurtik urte amaierara arte hitzartu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, goizez.

Museotik egingo ditugun ekimenen berri emateko. Museoak, bere ordubeteko 4 ibilbide gidatuak “Memoritour Gernika” deritzotenak eskaintzen jarraituko du, zuentzat guztientzat doan.

– Babesleku antiaereoak
– Berreraikuntza
– Picasso eta “Guernica”
– Monumentuak eta memoria

Aurreratu ere bai, Bakearen Museoak hilabeteak prestatzen daramatzan bi ibilbide berri eskeiniko dituela azaroan (doan) ere:

– Gernikako hilerria: Gerra Zibilaren lekukoa. Azaroaren 7an eta 8an
– Gernikar Emakumeak XX. Mendean: Ahotsak eta Bizipenak. Azaroaren 24tik 27ra eta 29an

Ibilbide guztiek COVID 19ren aurreko higiene eta segurtasun neurri guztiak errespetatzen dituzte, eta, horregatik, gehienez bederatzi pertsonako talde txikietan egiten dira.

Zehaztasun gehago behar izanez gero edo doako bisita baten erreserba egin nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan emailez museoa@gernika-lumo.net edota teléfono edo whatsapp 94 627 02 13.

Partekatu!