Heziketa arduradunaren deialdia ireki da

Borja, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko heziketa arduraduna abuztuaren 31n amaituko du bere lana, lau urtez mugimenduarentzat lanean aritu ondoren.

Hori dela eta Borja errelebatzeko prozesua martxan jarriko dugu 2022-2023 ikasturtean lan egiten hasteko.

Ardura honen funtzioak betetzen dituzten pertsonak ezagutzen badituzue zuen taldeetan edo inguruan, eskaintza hau haiei helaraztea eta prozesuan parte hartzera animatzea eskatzen dizuegu.

Lanpostua lanaldi osoa izango da. Hurrengo dokumentuan atxikitzen dizuegu prozesuaren azalpena, bai eta haren betebeharrak eta zereginak ere.

  • Lanpostuaren iraupena: 4 urte.
  • Bizkaiko Parte-Hartze Sozialaren hitzarmenean oinarritzen da lanpostua (Kategoria 2).

Curriculum-ak bizkaia@eskaut.org helbidera bidali.

Partekatu!