SOMOS REBELDES CON CAUSA, SOMOS COMERCIO JUSTO, ¿Y TU?

Datorren maiatzaren 13an, larunbata, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko da Bilbon.
Aurtengo kanpaina eta lema: “Errebeldeak gara kausarekin. Bidezko merkataritza gara, eta zu?”.

Ekitaldirako stand bat jarriko da Bilboko Erriberako merkatuko atarian. Goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta ikusnahi guztiek aukera izango dute hara joateko eta parte hartzeko jaiegun honetan.

Goizez zenbait jarduera izango dira: erakusketa bat, bidezko merkataritzako produktuen gaineko tailer batean parte hartzeko aukera edota bidezko txokolatea dastatu.

Beraz, jardunaldia antolatzen duten bidezko merkataritzaren sareko entitate kolaboratzaileok ekitaldira etortzera gonbidatzen zaituztegu, jardueretan parte hartzera eta goizaz gozatzera.

Antolatzaileak: Kidenda, Oxfam Intermon, Educo, Vicente Ferrer Fundazioa, Adsis-Equimercado, Nazioarteko Elkartasuna, eta Setem Hego Haizea

Partekatu!