TESEO

Iaztik badaukagu prest TESEO programa, gure taldeen errolda kudeaketa sistema berria. Gure haur, gazte eta begiraleen informazioa erabiltzeko modua goitik behera aldatuko du. Datu guztiak plataforma seguru batean gorde ditzakegu eta horrela, hauen kudeaketa errazagoa lortuko dugu.

Abantaila ugariko baliabidea dugu:

  • Kudeaketa egokia ahalbidetzen du Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legea betez.
  • Gure haur eta gazteen inguruko informazioa erraz eta modu eraginkorrean kudeatzea baimentzen du.
  • Taldetik Delegaziora, Delegaziotik EEra eta EEtik MSCra datuak helarazteko kudeaketa errazten du.

Delegazioari lana errazteko taldeak 2016-2017 ikasturtean zehar datuaksisteman erregistratuta egotea beharrezkoa da.

Haur, gazte eta begiraleen datuak erregistratzeko derrigorrezkoa izango daizen-emate fitxa sinatzea. Eta hauen datuak erabiliko dituzten arduradunek konfidentzialtasun dokumentua sinatu beharko dute.

Kurtsoa hasten dela aprobetxatuz familiei izen-emate orri berriak ematera animatzen zaituztegu, horrela, urrian zehar TESEOra datuak igo ahal izango dituzue. Urriaren amaierarako datu guztiak igota egotea eskertuko dizuegu.

Iazko informazio honetan programaren funtzionamendua azaltzen dizuegu:http://bizkaia2.eskaut.org/es/censos/

Programa honen erabilpenaren inguruko edozein zalantza izanez gero, jarri zaitezte lasai gurekin harremanetan.

Partekatu!