Trebeek boluntario ezberdinak ezagutu dituzte Elkarteen Azokan

Trebeek boluntario ezberdinak ezagutu dituzte Elkarteen Azokan

2022-04-15 Berriak 0

Oraingoan ere Etorkizuna (Ibarrekolanda, Bilbo) taldeko lokaletan bildu ginen Bizkaiko hainbat talde, Trebeak Koordinadoran urtero ospatzen du “Elkarteen eguna” zela medio. Egun honetan zehar, hainbat elkarte etortzen dira trebeengana, boluntariotza eskaintza desberdinak aurkeztera. 

Pasa den urtarrilean eduki genuen trebeak topaketan, hiru gai nagusi aukeratu zituzten (genero indarkeria, osasun mentala eta gizarte bazterketa) eta horien inguruko elkarteak ekarri genituen. Elkarteak modu desberdinetan aurkeztu ziren testigantza emanez, dinamikak eginez, azalpena ematen… Hauexek dira etorri ziren elkarteak: 

  • “Askabide” elkarteak prostituzioan aritzen diren eta gizarte bazterkeriako egoeran dauden emakumeen kolektiboaren normalizazio, gizarteratze eta sentzibilizazioan lan egiten du. 

  • “Argia” fundazioak nahasmendu mentala uten pertsonei eta haien ingurune afektiboari beren irudi publikoa eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko gizartearen eskaerari erantzuten diote.

  • “Caritas”-ek, boluntariotzan oinarrituz, gizarte konpromezua, parte hartzea eta sareko lana sustatzea du helburu, pertsonei bere gizarteratzen-prozesuetan laguntzen. 

  • “Ongi etorri Errefuxiatuak” etorkinen eta migratzaileen defentzarako plataforma sozial bat da beste talde batzuekin sarean lan egiten duena. 

Elkarte guztiak bisitatu ondoren, dinamika baen bitartez itxi genuen “azoka” gehien gustatu edo atentzioa deitu zien elkarteari buruz idatziz. Orokorrean gehien aipatua izan zen elkartea “Argia” izan zen, osasun mentalaren arloan lan egiten duena. Hala ere beste elkarteek aurkeztutakoarekin ikasi zuten eta ideia berriak dituzte haien gizarte boluntariotza egiteko. 

Osasun mentalaren gaia Gorka Deunako asteburuan landuko dute “Sentitu, pentsatu, ekin” eskaut metodolokiarekin. larunbatean zehar gai honen inguruan hausnartu egingo dute eta Igandean, Gorka Deuna egunean, beste adar guztiei gai hau aurkeztuko zaie ekintza baten bidez.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar