BEGIRALE TITULUA
Nori bideratua: Hezkuntza arloko aisialdian interesa duten 18 urtez gorakoak.

Estructura

  • Hasierako Trebakuntza: 90 orduko iraupena eta barnetegi-hezkuntza
    modalitatea izango ditu Urduñan.
  • Esku-hartze eremua: Aisialdiaren metodologia hezkuntza-funtzioa
    garatzen den hainbat eremutan lantzen da. 16 orduko iraupena du eta
    ikasle bakoitzak eskaintza bat aukeratu behar du begirale-lana garatzen
    duen eremuaren arabera. Hasierako trebakuntzaren ondoren egin behar
    da. EDE Fundazioko egoitzan.
  • Prestakuntza teknikoa: Gai zehatzetarako trebakuntza zabaltzen duten
    tresna eta eduki osagarriak lantzen dira. 60 orduko iraupena
    eta barnetegi-hezkuntza modalitatea izango ditu Urduñan. Hasierako
    trebakuntza ondoren egin behar da.
  • Praktikak: Prestakuntza teorikoa behin gaindituta ikasle bakoitzak 160
    praktika-ordu bete beharko ditu jatorrizko erakundean

Info gehiago:

Begirale titulua

 

ZUZENDARI TITULUA
Nori bideratua: Begirale titulua duten eta aisialdiaren edozein eremutan begirale talde batean parte hartzen duten edo esku-hartze sozioedukatiboko programa bat zuzentzen duten 21 urtetik gorako pertsonak. Ikastaroetan matrikulatzeko
aurrez elkarrizketa bat egin beharko da.

Egitura
Ikastaroak 320 ordu iraupena du (200 teoriko-praktikoak eta 120 praktikoak).

Info gehiago:

Zuzendari titulua

 

IKASTARO GUZTIETARAKO MATRIKULAZIOA
Matrikulazioa online egingo da EDE Fundazioaren webgunean.

  • Matrikula gauzatzeko epea Irailaren 9etik aurrera (goizeko 11:00etatik aurrera)
  • Dirua sartzeko kontu-korronte zenbakia: ES65 2095 0551 60 9104008793

Matrikulazio-epean zehar aholkularitza-zerbitzua eskuragarri izango da
944 009 999 telefono-zenbakian edo bsaenz@fundacionede.org helbide
elektronikoan. Borja Sáenz izango da arduraduna.

Matrikulazio-tokia:
EDE Fundazioa
Simón Bolívar, 8-B. 48010 Bilbo
Tel.: 944 009 999
escuelatiempolibre@fundacionede.org
www.fundacionede.org

*Ikastaroak antolatzeko gutxieneko ikasle kopurua beharrezkoa da

 

Partekatu!