BIDEOA: Belengo Bakearen Argiaren banaketa Bizkaian

Duela hilabete baino gehiago, Belengo Bakearen Argia Bilbon agertu zen, eta, ondoren, Bizkaiko hainbat txokotan banatu zen. Bideo honen bidez, gogoratu nahi izan dugu, Beleneko Argia auzo eta herri desberdinetara heldu zeneko momentua.

 

Belengo Bakearen Argiaren banaketarekin, gure anai-arrebentzat argia izan nahi dugu eta berri onaren garra gure parrokia, auzo eta herrietako txoko guztietara eraman. Bakearen sugarra, sugar eraldatzailea, Erresumako argia pizten duen sugarra.

 

Belenen bakearen argia parrokietako ospakizunetan agertu da, elizbarrutiko auzo eta herrietako beste elkarte, kolektibo, egoitza eta abarri eskaini diezue, guztion artean Jainkoaren Erreinua eraikitzen jarrai dezagun, argia ugaritu dadin eta jende gehiagoren bihotzetan ager dadin.

 

 

Partekatu!