Gutxiago falta da “Sustrai berdinetatik, kolore ezberdinak sortuz” Ingurumen Boluntariotza iristeko. Horregatik, eskaut taldeei gogorarazi nahi diegu izena emateko epea igande honetan, otsailaren 9an, amaituko dela.
Aurten, otsailaren 15ean egingo da jarduera, Muxikan, eta Lurgaia Fundazioarekin lankidetzan arituko da. Fundazio hori irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua eta independentea da, eta ondare naturala kontserbatzea eta kudeatzea du helburu. Lurgaia Fundazioaren jarduerak natur ingurunearen biodibertsitatea zaintzera bideratuta daude, hau da, espezieen, habitaten, lotutako prozesu ekologikoen eta paisaiaren multzoa
Izen ematea: https://labur.eus/Zw8Oj
Aurretizko materiala: https://docs.google.com/document/d/1OzbzjFRYNAam9tY5olwCieQOU_8lGDf2pMmewoOrLHI/edit
Lurgaia Fundazioari buruzko info gehiago : http://www.lurgaia.org