2019ko otsailaren 2an EEBk boluntariotza burutuko du. Edizio honetan taldeetako Azkarrak zein begirale taldeei Durangon izango den jaurdunaldira gogoekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo helburuak izango dituena:

  • Azkarrak eta begiraleentzako ingurumenarekin zerikusia duen ekintza zehatza egiteko aukera ematea
  • Ingurumenaren suntsiketaren inguruan kontzientziatzea. 
  • “Eskautak mundu hobea eraikitzen du” legea aktiboki lantzea, gure ingurunean parte hartuz
  • Eskautak naturan Jainkoaren obra ikusten eta babesten du.
  • Mañaria eta Ibaizabal errekak garbitu, indartu eta suspertu.
  • Pertsonek ingurmenean duten inpaktuaz kontzientzia hartzea

Guzti honengatik, hurrengo astean zehar zenbait material proposatuko dizkizuegu, jardunaldiko aurreko egunetan zehar hausnartzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Gure nahia, taldeek aldez aurretik  gizakiak ingurugiroan duen eraginaren inguruan lan egitea eta aztertzea da eta, otsailaren 2ko ekintzaren bidez, bertan ekitea.

Aktibitea 9:30etatik 15:30etara arte iraunpena izango du eta parte hartzaile bakoitzeko prezioa 3€-koa da. Ekintzaren barne:

  1. Zaborra batzera goazen lekurarte garraioa
  2. Batzeko material (poltsak, eskularruak…)
  3. Janaria (bokata eta fruta)

Bolondres moduan dauden pertsonentzako segurtasun neurriak atxikitzen dira

Izena emateko epearen bukaera 2019/01/27an da, beraz bete ezazue hurrengo Formularioa

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

bizkaia@eskaut.org

94 479 59 89

Laguntzaile:                                                                                      Antolatzaile:

gv-medioambiente                                              logo-eeb

Partekatu!