Ingurumen Boluntariotza: izena emateko jakin behar duzun guztia

Urtero, Bizkaiko eskaut taldeetako ehunka azkarrek —14-16 urte bitarteko gazteak— izena ematen dute Ingurumen Boluntariotza jardueran parte hartzeko,  “Sustrai berdinetatik, kolore ezberdinak sortuz” lelopean. Izan ere, nahiz eta auzo/herri desberdinetakoak izan, guztiok konpromiso berarekin jokatzen dugu.

 

Aurten, otsailaren 15ean egingo da jarduera, Muxikan, eta Lurgaia Fundazioarekin lankidetzan arituko da. Fundazio hori irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua eta independentea da, eta ondare naturala kontserbatzea eta kudeatzea du helburu. Lurgaia Fundazioaren jarduerak natur ingurunearen biodibertsitatea zaintzera bideratuta daude, hau da, espezieen, habitaten, lotutako prozesu ekologikoen eta paisaiaren multzoa.

 

Izena emateko epea otsailaren 9an bukatuko da. Garrantzitsua da pertsona guztiek arropa eta oinetako egokiak, ordezko oinetakoak, zira (eguraldi txarragatik), kantinplora eta katilu bat eramatea. Ordutegia eta materialak aurrerago bidaliko zaizkie taldeei.

 

INSKRIPZIOAK

http://bit.ly/INGURUMENBOLUNTARIOTZA2020

 

EEBtik, eta, batez ere, Gizarte Mahaitik, taldeetako azkar guztiak animatzen ditugu jarduera horretan parte hartzera, ingurumen-arloan zerbitzua sustatzeko, mundua aurkitu genuena baino hobe uzteko.

 

AURRETIKO MATERIALA

 

“Leku txiki askotan, gauza txikiak egiten, mundua aldatzen ari gara”

 

Lurgaia Fundazioari buruzko informazio gehiago: http://www.lurgaia.org

Partekatu!