FIRST LEGO League (FLL) 90 herrialdetan baino gehiagotan hedatuta dagoen nazioarteko hezkuntza-programa da, ikasketa-esperientzia dibertigarrien laguntzaz eta egiazko erronka tematikoen bitartez gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin mina piztea xede duena.

Aurtengo edizioan, taldeek INTO ORBIT deritzon erronka tematikoa gainditu beharko dute, espazioko bizimodua erraztuko duten soluzio berritzaileak proposatuz.

Innobasquek FIRST LEGO League Euskadi bultzatu du ondoz ondoko hamargarren urtez, STEAM Hezkuntzaren arloko Euskadiko erreferentziazko programa eta Estatu osoko lehiaketa nagusia bihurtu delarik.

 

FLL Euskadiko gakoak:

Ikasleak programaren erdigunean kokatzen ditugu.
Gazteak euskal mundu zientifiko-teknologikora hurbiltzen ditugu parekorik ez duen prestakuntza programaren bitartez.
Boluntario sare konprometitu eta espezializatua sustatzen dugu.
FLL Euskadi lankidetza publiko-pribatuan  oinarritutako ezarpen-eredu propio baten bitartez bultzatzen dugu.
200 BOLUNTARIO HORIETATIK, ZUK BAT IZAN NAHI DUZU?

 

Oso erraza da, lehiaketa otsailaren 16an, larunbata, izango da, Gasteizen, eta ondo pasatzen parte hartu dezakezu.

 

Informazio gehiago:

https://www.innobasque.eus/ microsite/first-lego-league- euskadi/

 

Boluntario moduan apuntatzeko:

https://docs.google.com/forms/ d/ 1Aiw99rXcxVibU0GWLCRHQ2eRnwSPH RNeGO5qJykzQuY/edit

 

Anima zaitezte!

 

Partekatu!