Euskalerriko Eskautak Euskaraldia sustatu eta parte hartzera animatzen du

En euskara>>

Aurten, euskara sustatzearen helburuarekin Euskaraldiaren ekintzan berriro parte hartzea proposatzen da Euskalerriko Eskauten partetik. Berriro ere, gure ingurukoekin daukagun hizkuntza ohiturei buelta eman ditzagun. 

Euskaraldia azaroaren 18an habian jartzen da eta 15 egunetan zehar, hau da, abenduaren 2ra arte, euskaraz arituko gara gure artean. Kaleak beteko dira berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin.

Edonork parte har dezake, ez du inor alde batera uzten, eta gure lan egiteko moduarekin bat dator. Beraz, federakuntza osatzen dugunon ustea da ekintza eta ikerketa bezala esperientzia ederra dela eta ezin garela alde batera geratu.

Beste edizioetan bezala ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ rola aukeratu daiteke. Gainera, arigunetara gertaratzeko aukera dago, non entitate desberdinek euskararekiko konpromezua hartu dute hizkuntz hau sustatzeko. Besteak beste, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, arigune bezala izena eman du Euskaraldian.

Ekimenaren azken berriak irakurtzeko edo proposamen didaktiko desberdinak jasotzeko Euskaraldiaren webgunera jo dezakezue. Beste aldetik, hizkuntzari beste bultzada bat emateko EEB-k Egunean Behin jolasean parte hartzera gonbidatzen du Euskal Herriari buruz dagoen adimena frogatzeko.

Parte hartzerakoan ez ahaztu sare sozialetan euskara bultzatzera #Euskaraldia eta #EskautakEuskaraz traolak erabiliz.

 

Partekatu!