BIDEOA | Euskalerriko Eskauten Formakuntza Jardunaldiak martxan jarri dira

En euskara>>

Urtero bezala, eskaut mugimenduak Euskalerriko Eskautak dituen ordezkaritzak formakuntza-jardunaldiak ospatuko dituzte martxoaren 19an, begiraleak maila pertsonalean hazteko eta neska-mutilen prozesuei laguntzeko.

Aldian-aldian, hiru lurraldeetako jardunaldiak egiten dira elkarrekin, egiten duguna partekatzeko eta kontrastatzeko, eta, jakina, eskultismoa askoz ere zabalagoa eta aberatsagoa esperimentatzeko. Aurten, «Volver a… / … itzuliz» lelopean berriro elkar experientzia berriez disfrutatzeko aukera nabarmenduko da. Hezitzera itzultzeko beharra azpimarratuko da formakuntza espazioetan.

2021-2022 ikasturte honetan, delegaritzek bere errealitatea aztertu dute eta honen arabera behar desberdinei prestatuko diete arreta. Besteak beste, landuko diren gaiak kanpaldiak eta hauek jorratzeko araudia, fedearen pedagogia, bullying-a eta hezkuntza premia bereziak izango dira.

Partekatu!