GAUEAN ESPERIENTZIA

GAUEAN ESPERIENTZIA

2015-05-21 Noticias 0

GAUEAN ESPERIENTZIA

Aurreko urteetan bezala, aurten ere GAUEAN esperientzia martxan jarrri dugu Harribide Fundazioa, Ekaitz taldearen eta Suspergintza Elkartearen laguntzarekin. 

Etxerik gabe bizi diren atzerritar gazteak laguntzea da asmo nagusia. Izan ere, negua eta hotza heltzean haien egoera larriagoa bihurtzen da eta, horrez gain, herriko jendearen babesa eta berotasuna sentitzea ezinbestekoa da haientzat, familia urrun baitaukate.

Beraz, esperientzia honen asmoa ez da bakarrik neguko aterpea eskaintzea, herritarrok  harrera bero eta duina agertzea baizik, ahal den neurrian behintzat. Helburu horiek erdiesteko tresna bi ditugu eskura: Ibarrekolandako elizako lokala (Sarrikoko metro geltokitik gertu) lehen hilabeteetan, eta geroago Boluetako elizako lokala (Boluetako metrotik gertu).

Laguntza programa honetan inklusio plan aktiboa daukaten etorkin gazteek parte hartu ohi dute. Batetik, Peñascal Kooperatiban, Izangai elkartean, ADSIS Fundazioan trebakuntza ikastaroak egiten dituzte, bestalde, gazteentzako aisialdi programetan parte hartzen dute eta, gainera, aterpe duina eskaini nahi diegu GAUEAN zerbitzuarekin.

 BOLONDRESEN SAREA

Honako sistema proposatzen dugu: gauero boluntario baten laguntza izatea. Horregatik, esperientzia hau burutzeko BOLONDRESAK BEHAR DITUGU gaueko txandak egiteko. Boluntarioek nahi beste egun aukera dezakete. Sare zabala osatuz gero, bakoitzaren ahalegina txikiagoa izango da, eta herritar gehiagok izango du aukera esperientzia polit honen parte izateko.    

 ZER EGIN BEHAR DU BOLUNTARIOAK?

Boluntarioaren zeregina aterpetxean gaua ematea da. Estereotipo eta aurreiritziak gainditu eta kolektibo honetako kideak ezagutzeko gogoak dituzten pertsonak behar ditugu.

Gela batean sei ohe daude gazteentzako, eta alboko gelan beste ohe bat edo bi, boluntarioek gaua igaro dezaten. Horrez gain, dutxadun komuna ere bada, gazteek dutxa beroa har dezaten.

Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 21:00etan aterpetxean sartu eta goizeko 07:30tan irten, gutxi gorabehera. Goizeko ordua alda daiteke doazen boluntarioak lehenago irten behar badu). Asteburuetan irteteko ordua erlaxa daiteke boluntarioak hala nahi badu.

 PARTE HARTU ETA ZABALDU

Zuen laguntza eskatzeko idazten dizuegu, bai boluntario gisa parte har dezazuen, baita iniziatiba  zabaltzen lagun dezazuen ere. Esperientzia honek alde positibo ugari ditu, ez bakarrik neguko aterpea izatea. Etorkin gazte baten hitzak horren lekuko: “epeltasuna eta esperantza ematen du ze, kalean lo egiten duzunean sentitzen duzu ez zarela pertsona bat, baina lagundu nahi dizun jendea aurkitzean berriro pertsona sentitzen zara eta etorkizunik badela pentsa dezakezu”.

Informazio gehiago jasotzeko,  e-posta: gizazblai@harribide.org  eta telefonoz: 688.881.357 (Ainhoa).

 Eskerrik asko zuen laguntzagatik. 

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar