III. Boluntarioen Topaketa: zereginetik gizarte topaketara

III. Boluntarioen Topaketa: zereginetik gizarte topaketara

2015-10-30 Noticias 0

Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela-eta (abenduak 5), Bizkaiko Boluntariotzako Erakundeen ForoakBoluntarioen III. Topaketara gonbidatu nahi zaituzte. Oraingo honetan, boluntarioek aukera izango dute euren erakundeetan erantzukizuneko karguetan dauden pertsonekin zuzenean egoteko eta hitz egiteko, eta, beraz, gizarte-aldaketaren protagonista eta sustatzaile gisa boluntariotzaren planteamenduak daukan garrantziari buruzko ardurak, gogoetak, ilusioak, kezkak eta erronkak partekatu ahal izango dituzte beraiekin.

HELBURUAK:

  • Hainbat erakundetako boluntarioen arteko topaketa eta harremana ahalbidetzea.
  • Boluntarioen eta erantzukizuneko karguak (Zuzendaritza Batzorde, gerentzia, patronatu, koordinakunde, zuzendaritza, eta abarretako kideak) dituzten gizarte-erakundeetako ordezkarien arteko solasaldirako gunea ahalbidetzea.
  • Boluntarioek eta beraien erakundeek boluntariotzaren kulturaren sustapenean daukaten konpromisoari buruzko gogoeta partekatua egitea.
  • Boluntariotzaren nazioarteko eguna gertu dagoela aprobetxatuz, Bizkaiko boluntariotzako erakundeen lana eta ekintza boluntarioak sustatzea, topaketa honetan egindako lanaren bitartez.

METODOLOGIA

Hitz egiteko zenbait talde sortuko dira, kopuru mugatukoak, solasaldi eta gogoeta partekatua nahiz boluntarioen eta talde bakoitzean izango diren gonbidatuen arteko dinamika ahalbidetzeko.

TOPAKETAREN GARAPENA

Larunbata, azaroak 21, boluntako areto nagusian (sarrera Zabalbide kaleko 1. zenbakitik)

10:00 Harrera parte-hartzaileei
10:15 Ongietorria eta aurkezpena
10:45 Solasaldiak taldean
12:00 Luncha
12:30 Osoko bilkura eta ondorioak
13:00-13:30 Topaketaren amaiera

IZEN EMATEAK

Izena emateko epea azaroaren 13ra arteegongo da zabalik. Erakunde bakoitzak inskribatu behar ditu bere boluntarioak; gehienez 10 boluntario izango dira erakunde bakoitzeko.

boluntariotza@bolunta.org
Telf. 944161511

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar