Gorka Deunaren Azkarrak asteburuaren informazioa
DERIO: apirilak 25-26
Euskalerriko Eskautak Azkarrak asteburuan lantzeko geratu zizkiguten gaiak lan egingo ditugu.
Gaiak dira:
- Kultur aniztasuna
- Berdintasuna
- Gizarte- bazterketa
Eta ordutegia, honako hau izango da:
SÁBADO/ LARUNBATA
10:00 Llegada
Juegos de presentación/ Aurkezpen jokoak.
10:45 Talleres por temas/ Gaiak lantzea
14:00 Comida/ Bazkaria
16:00 Talleres por temas/ Gaiak lantzea
18:30 Puesta en común/ Bateratze lana
20:00 Oración/ Otoitza
21:00 Cena/ Afaria
22:00 Velada/ Gaubela
DOMINGO/ IGANDEA
8:30 Desayuno/ Gosaria
9:30 Recogida y ayuda a la organización del Gorka Deuna./ Batzea eta Gorka Deunaren antolaketan laguntzea.
11:00 Actividad abierta a todos los Azkarrak del movimiento en el Gorka Deuna./ Mugimenduaren Azkar guztiei zuzendutako ekintza bizkaiako Gorka Deunan.
Derioko gimnasio batean lo egingo dugu, beraz kontuan hartu lozakua eta zerria behar izango dituzuelako. Areto publiko batean egongo garenez, alde egiterakoan dena zegoen moduan eta garbi utzi behar dugula kontuan hartu beharko dugu ere.
Beste asteburuetan bezala katilua, platera eta mahai tresnak ere ekarri beharko dituzue. Laburtzeko: honako hau ekarri beharko duzue:
- Larunbaterako bazkaria.
- Lozakua eta zerria.
- Platera, katilua eta mahai tresnak larunbateko afarirako eta igandearen gosarirako. Geure adar edo taldeei iganderako bazkaria ekartzeko eskatuko diegu (Gorka Deuna dela eta).
Igandean ez dakigu oraindik zelako ekintza egingo dugun, baina mugimendu osoko azkarrei irekia izango da.
Igandean, bestalde, Gorka Deunaren antolakuntzarekin laguntzea ere pentsatuta daukagu.
Izen emateko epea apirilaren 20 an (astelehena) bukatzen da, eta izen emateko taula bat bidaltzen dizuegu atzikituta.
Izen emateko taula/ Tabla de inscripción
Egin behar duzuena atzikituan aurkitzen duzuen taula betetzea eta eeb@barria.net helbidera bidaltzea da.
Mesedez, zaindu itzazue hitzorduak antolaketa sailarazten zaigulako bestela.
Asteburuaren prezioa 8€koa izango da EEBko taldeentzat, eta EEBko honako edozein kontuan egin ditzakezue ordainketak.
Beste Euskalerriko Eskauten taldeak 8€ ordaindu beharko dute gehi EEn adoztuko duguna bidaia egiteko.
Laborak:3035 0083 29 0830080728
BBK: 2095 0363 52 3830127963
Zalantzak badituzue telefonoz edo emailez jarri ahal zarete harremanetan gurekin: 944795989 zenbakian edo eeb@barria.net helbidean.
BIDEAN BETI PREST!