GORKA DEUNAN TREBEAK ASTEBURUAREN INGURUKO INFORMAZIOA
DERIO: 25-26 de abril de 2015.
Lan nahi ditugun gaiak Euskalerriko Eskautak-ko asteburuan lantzeko geneuzkanak dira. Laburtu nahi badugu, ikusi, epaitu eta egin dinamika batean oinarritua egongo da. Gaiak gazteak hautatutakoak jada izan ziren.
Lehengoz txosten txiki bat aurkeztuko da, gero gaia lantzen jarraitzeko eta azkenik herritik irteteko eta datuak eta iritziak biltzeko.
Finkatu gabe dago oraindik igandearen eginkizuna, baina asteburu honetako Trebeak Koordinatzailearen batzarrean landuko da.
LARUNBATA
10:00 Llegada/ Heltzea
Juegos de presentación/ Aurkezpen jokuak.
10:45 Talleres por temas/ Gaiak lantzea
14:00 Comida/ Bazkaria
16:00 Ghymkhana por el pueblo con recogida de datos y preguntas./ Herrian egindako Ghymkhana.
18:30 Puesta en común/ Bateratze lana
20:00 Oración/ Otoitza
21:00 Cena/ Afaria
22:00 Velada/ Gaubela
IGANDEA
8:30 Desayuno/ Gozaria.
9:30 Recogida y ayuda a la organización del Gorka Deuna./ Batzea eta Gorka Deunaren antolaketan laguntzea.
11:00 Actividad abierta a todos los Trebeak del movimiento en el Gorka Deuna./ Mugimenduaren Trebeak guztiei zuzendutako ekintza bizkaiako Gorka Deunan.
Kanpin dendetan lo egitea planteatzen da, beraz, adar bakoitzak bere denda eraman beharko du Deriora.
Kontuan hartu ere lozakua eta zerria behar izango dituzuela.
Beste asteburuetan bezala larunbatena jateko bazkaria, katilua, platera eta mahai tresnak ere ekarri beharko dituzue. Laburtzeko: honako hau ekarri beharko duzue:
- Larunbaterako bazkaria.
- Nire adarrerako kanpin dendak (begiraleak barne).
- Lozakua eta zerria.
- Platera, katilua eta mahai tresnak larunbateko afarirako eta igandearen gosarirako. Geure adar edo taldeei iganderako bazkaria ekartzeko eskatuko diegu (Gorka Deuna dela eta).
Igandean ez dakigu oraindik zelako ekintza egingo dugun, baina mugimendu osoko azkarrei irekia izango da.
Igandean, bestalde, Gorka Deunaren antolakuntzarekin laguntzea ere pentsatuta daukagu.
Izen emateko epea apirilaren 20 an (astelehena) bukatzen da, eta izen emateko taula bat bidaltzen dizuegu atzikituta.
Tabla de inscripción/ Izen emateko taula
Egin behar duzuena atzikituan aurkitzen duzuen taula betetzea eta eeb@barria.net helbidera bidaltzea da.
Mesedez, zaindu itzazue hitzorduak antolaketa sailarazten zaigulako bestela.
Asteburuaren prezioa 8€koa izango da EEBko taldeentzat, eta EEBko honako edozein kontuan egin ditzakezue ordainketak.
Beste Euskalerriko Eskauten taldeak 8€ ordaindu beharko dute gehi EEn adoztuko duguna bidaia egiteko.
Laborak:3035 0083 29 0830080728
BBK: 2095 0363 52 3830127963
Zalantzak badituzue telefonoz edo emailez jarri ahal zarete harremanetan gurekin: 944795989 zenbakian edo eeb@barria.net helbidean.
BIDEAN BETI PREST!