Kaixo guztioi: (más abajo en castellano)

Jakingo duzuen moduan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bakea eta Bizikidetza lantzen ditu.

Iaz, formakuntza-saioak eta Bake Ibilbideak antolatu genituen eta oso esperientzia aberasgarria eta eraikitzailea izan zen parte hartu genuen guztiontzat, hala jakinarazi baitziguten parte hartu zuten gazteek. Horregatik, aurten ilusio eta konpromiso berberarekin aurrera goaz eta oraingoan, BAKE&ARTE TAILERRETAN PARTE HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU. Hauek Leioan, Gasteizen eta Donostian burutuko direlarik.

Oraingoan, Bakea eta Bizikidetza kultura eta artearen ikuspuntutik landuko dira, iazko ikuspuntu gazte eta berritzailea galdu gabe. Dinamikak modu ezberdinean pentsatu ditugu ordea, hausnarketa, aniztasuna eta gazteen arteko hurbiltasuna eta konfidantza bilatuz. Gainera, doakoak dira (bidaiarako gastuak barne). Zuen inguruko gazteen artean zabaltzera eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu, ez hutsik egin!

Informazio guztia atxikitutako dokumentuan duzue eta, bertan jartzen duen moduan, xehetasun gehiago jakiteko Elvira C. García Vidales Bake eta Bizikidetza teknikariarekin jar zaitezkete harremanetan, 943.429767 telefonoan edo bakea@egk.org helbidean, baita egk@egk.org e-mailen ere.

Zuen interesekoa izango delakoan, laster arte…

 

Partekatu!