“Haurrak eta nerabeak babesteko lege berriak: aldaketa nagusiak” jardunaldia
Azaroaren 19a.
Bizkaia Aretoa (EHU/UPV) Bilbo
Lagun agurgarriak:
2015eko uztailaren bukaeran lege-aldaketa bat onartu da, luzaroan espero izan dena eta sakon landutakoa. Izan ere, uztailaren 28ko 26/2015 Legeak eta uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoak –haur eta nerabeen babes-sistema aldatzekoak dira biak‑ aldaketa garrantzitsuak ekarri dituzte Estatuan haur eta nerabeen babesa arautzeko esparruan. Ararteko erakundeak, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren onarpenaren urteurrenaren testuinguruan, Euskadiko haur eta nerabeei ematen zaien arretan zerikusia edota interesa duten pertsona guztiei helarazi nahi dizkie arau-aldaketa horiek. Eta horien osagarri, babesik gabeko haur eta nerabeak artatzen dituzten gizarte-zerbitzuak hobetu nahi baditugu (bai euskal arau-esparruan, bai zerbitzuak eta programak kudeatzean), orain zeri heldu behar diogun hausnartuko dugu. |
|||
Data / Fecha:
Azaroaren 19a / 19 de noviembre Lekua / Lugar: Bizkaia Aretoa (Baroja Entzunaretoa) / Bizkaia Aretoa (Auditorio Baroja) Abandoibarra Etorbidea, 3. BILBO / Avenida Abandoibarra, 3. BILBAO |
|||
PROGRAMA ETA IZEN EMATEA | PROGRAMA E INSCRIPCIONES |