TXURDINAGAKO HAUR IHARDUNALDIAK:
Urtero bezala, Txurdinagako Haur Ihardunaldiak datoz Jaitoza Eskaut Taldearen eta Bihotz Alaiak elkartearen eskutik. Artazuriña plazan ospatuko dira asteburu honetan: martxoak 28-29. Barreak, jolasak eta pila bat jarduera…
¡Anima zaitezte parte hartzera!
Ordutegia:
– Zapatua/Larunbata:
11h Tailerrak. «2016ko Haur Ihardunaldietarako zeure kartela marraztu» IV. Lehiaketa. Ohiko jolasak. Gargantua. Rokodromoa. Haurgune. Ohe elastikoak eta puxgarriak. Txozna
12h Funky eta Dantza Modernoak eskainiko deuskue eta ondoren, gure dantzak trebatzeko tailerra izango dogu. Baita ere, lehengo jarduerak martxan jarraitzen dute.Txozna
16:30h Rokodromoa, puxgarriak, ohe elastikoak eta gargantua. Honekin bat, Euskal Dantzak. Jaiotzako Oinarinen eskutik: Herri Kirolak eta Azkarren eskutik: Kremes.
18h Jarduerak jarraitzen dabez eta Jaiotzako txikien eskutik (Kos-Kas): antzerkiak.
18:30h Ipuin kontalari ikuskizuna Bazen-Behin liburudendaren eskutik.
19:30h Txokolatada eta Trebeen eskutik Mini-diskoa txikienentzako.
20h Bukatzeko Jaiotza dantzan jarriko gaitu!
– Domeka/Igandea:
10h Birjinetxeko parrokian Erramu Domekaren ospakizuna.
11h Ika ika ika, gure auzotik badator Korrika! Eta bitartean plazan, puxgarriak eta haurgunea.
11:30h Tailerrak, haurgune, puxgarriak, rokodromoa, gargantua eta ohe-elastikoak.
12h Jokuak Trebeen eskutik.
13:30h Urtero bezala… Jaiotzako monitore taldeak Haur Ihardunaldiak agurtuko dabez antzerki-musikal batekin!
14h Globada jaiari hamaiera emateko! «.
BIDEAN BETI PREST!