Honen bitartez, Argizaiko proiektuetan (Topaguneetan) lan egiteko bi lan eskaintzaren berri emotera gatorkizue;

LAN ESKAINTZA
1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA
Elkartea: Argizai Eskaut Taldea
Programa: Galdakaoko nerabeentzako animazio soziohezitzaile programa
Lanpostuaren deitura: Topaguneko hezitzailea
Lekua: Galdakaoko Topagunetan

2. PROFILA
2.1 Eskakizunak
▪ Aisialdiko begirale, aisialdiko zuzendari, heziketa soziala edota animazio soziokulturaleko titulazioa.
▪ Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.
▪ Titulazioa: batxilergoa edo FP II

2.2 Baloratuko da
• Eskultismoa eta elkartegintza mundurekin lotura.
• Nerabe eta gazteekin lan experientzia. 11 eta 15 urteko gazteekin erlazionatzeko gaitasuna.
• Nerabe eta euren familiekin lan egiteko motibazioa eta inplikazioa.
• Iniziatiba eta autonomia lanean.
• Osagarrizko formazioa: animazio soziokulturala, hezkidetza, koedukazioa, nerabeekin interbentzioa edota gatazken ebazpenean zerikusia duten ikasketak.
• Informatika eta sare sozialetan ezagutza.
• Gidabaimena eta kotxea.
• Lehen-sorospeneko oinarrizko formazioa.

2.3 Egin beharrekoak.
▪ Topaguneko espazioa eta ekintzen bidez interbentzio hezigarria egin.
▪ Topaguneko koordinatzailerekin batera egindako programazioa aurrera eraman.
▪ Topagunea zaindu eta animatu giro atsegina ziurtatuz eta sortu ahal diren gatazkak kudeatu.
▪ Espazioa batuta eta materiala zainduta eduki. Apurtuta dauden jolasak edo materialak bota eta Topagunea erabiltzaile eta euren familientzat espazio atsegina eta erakargarria dela ziurtatu.

▪ Topaguneko erabiltzaileekin erlazionatu euren integrazioa eta parte- hartzea sustatuz.

▪ Topaguneko erabiltzaileen arteko Euskararen erabilera sustatu.

 

3. PROFIL LABORALA
Maiatzean eta ekainean hurrengo ordutegian: astelehena, asteazkena, ostirala, larunbata eta igandea 17:00-20:00etara eta koordinaziorako ordu bat astero. Asteburu bat libre hilero.
Uztailean hurrengo ordutegian: Astelehenetik- ostiralera 11:00-14:00 eta koordinaziorako ordu bat astero.
Begirale kategoria Bizkaiko esku hartze sozialeko hitzarmenean oinarrituta.

Interesa izanez gero, bidaliezue zure kurrikuluma apirilaren 7 baino lehen ondorengo helbidera: argizai@gmail.com.

Partekatu!