MintzaEskaut | Euskara guztion artean hauspodu dezagun!

  • “Mintza Eskaut”aren 2. edizioa ozpatu da pasa den Azaroak 28. Euskalerriko Eskautak Bizkaiak online euskaraz aritzeko guneak sortu eta beste taldeetako pertsonak ezagutzeko aukera eman nahi du.
  • “Euskara guztion artean hauspodu dezagun!” lelopean gure hizkuntza sustatzeko eta gure artean indartzeko proposamena egin du Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Gizarte mahaiak.

Bizkaiko gizarte mahaitik berriz ere “Mintza Eskaut” ekintza proposatu du, euskaraz aritzeko guneak sortu eta beste taldeetako pertsonak ezagutzeko aukera eman euskara tartean.

Aurten Azaroaren 28an izan da eguerdian Bilbon eta talde desberdinetako begiraleek parte hartu dute. Trebeak eta begiraleak elkartzeko proposamena da eta euskaraz aritzeko gogoak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Hasieran joku batzuk egin genituen euskaraz disfrutatzeko jolasean, gero gizartean pil pilean dauden gaietako proposamen batzuen inguruan eztabaidatu genuen eta bukatzeko bilboko kaleetan jarraitu genuen solasaldia.

Hurrengo urtean gehiago elkartuz, guztion artean euskara hauspotu dezagun!

 

Partekatu!