MSCko Asanbladak Estatu osoko eskaut-lehendakariak bildu zituen
Euskalerriko Eskauteko trebeak Castellonera joan ziren Beleneko Argia jasotzera. Bitartean, Mugimendu Eskaut Katolikoak (MSC) bere urteko asanblada ospatu zuen. Probintzia guztietako eskaut-lehendakariek asteburu hartan Estatu federakuntzako gaiak jorratu zituzten, baita 2020rako helburu eta lerro estrategikoak ere. Azaldutakoen artean, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko lehendakaria, María Manrique, egon zen. Hona hemen ekitaldi honek eragin zizkion gogoetak:
Orain dela biz pa hiru aste Castellonera joan ginen Mugimendu Eskaut Katolikoaren (MSC) 73. Asanblada ospatzera, Gabonak eta Beleneko Bakearen Argia begi-bistan izanda. Neure lehenengo asanblada izan zen Bizkaiko delekatu moduan.
Bertan, MSCko elizbarrutiko taldeekin lan eta lan ibili ginen. Kontseiluak urteak izan dituen erronkak aurkeztu eta baieztatu zituen. Baita 2020-2030ko Estrategia Plana ere, MSCk hurrengo hamar urteetan izango dituen lehentasunak eta helburuak nola landu eta eskuratu zehazten dituena. 2020ko aurrekontuak ere baieztatu egin ziren, non igoera izan den. Amaitzeko, Komunikazio taldea aurkeztu eta Diruzain berria aukeratu egin zen.
Baina asteburua ez zen bertan bukatu, Euskalerriko Eskauteko trebeekin Bakearen Argiaren bila joan baikinen Santa Maria konkatedralera.
Oso asteburu interesgarria izan zen; alde batetik MSCko giroan parte hartzeak onurazkoa iruditu zitzaidan eta, bestetik, Euskal Herritik hainbeste trebeak Beleneko Bakearen argiaren bila Castelloneraino joatea poztasunez hartu nuen.

Familia-argazkia.