NAHI DUGUN UNIBERTSITATEA! : Zer daukazu esateko?

Kaixo danori,

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik idazten dizuegu hezkuntza arloan burutuko dugun «Nahi dugun unibertsitatea!» proiektuaren berri emateko eta parte-hartzera gonbidatzeko.


NAHI DUGUN UNIBERTSITATEA! ikerketa-ekintza antolatuko da azaroan UPV/EHU campusetan:
24an Gasteizen eta 25ean Donostian eta ikasle guztiei irekita. Dinamika parte-hartzailea izango da, unibertsitatea elkarrizketaren, partaidetzaren eta ekintzaren bidez eraldatzen laguntzea helburu duena. Prozesuaren lehenengo atalean, ikasleen arteko elkarrizketa topaketak burutuko dira Open Space dinamika tresna erabiliz, bat Campus bakoitzean. Topaketa hauetan, unibertsitatean azaltzen diren arazoak mahai gainean jarriko dira ikasleen ikuspuntutik.
Hauek dira topaketen xehetasun guztiak:

ARABAKO CAMPUSA. Azaroak 24. 15.30etatik-17.30etara. Gizarte Langintzako UE, 3.ikasgelan.

GIPUZKOAKO CAMPUSA. Azaroak 25. 15.30etatik-17.30etara. Carlos Santamaría eraikinean, Andrestegi aretoan.

Izena emateko edo behar duzuenerako jarri gurekin harremanetan edo Xavier Minguezekin emailez xavier.minguez@ehu.es helbidean edo 696578700 telefonoan.

P.D: informazio guztia www.egk.org atarian aurkituko duzue.

Partekatu!