Nola gauzatu sareen erabilera segurua? Zein potentzialtasun dute IKTek? Zein orientabideren berri izan behar dut nire seme-alaba hezteko IKTen aurrean?
Aurkezten dugun ikastaro hau teknologia berriak haien familia-dinamikan integratzeko interesa duten familiei zuzenduta dago. Izan ere, ziberespazioak geroz eta garrantzi gehiago dauka gure seme-alaben sozializazio prozesuan.
Ikastaro honetan IKTak aurkeztuko dira; teknologia horiek makina bat aukera dute, baina era berean arrisku piloa ere badute. Izan ere, komunikazioko eta informazioko hezkuntza-tresna onak izan daitezke, baina indarkeria gauzatzeko espazio berri bat ere osatzen dute. Horretaz gainera, oinarrizko orientabideak ere emango dira erabilera arduratsua, prebentiboa eta hezitzailea egin dadin.
Datak:
- 1.aurrez aurreko saioa: abenduak 10, 19etatik 20etara
- On line formakuntza abenduaren 11tik 30era
- Azken aurrez aurreko saioa urtarrilak 14
Lekua:
Simon Bolivar Kalea 8B, 48010 Bilbo.
EDE Fundazioa
Izena emateko:
telefonoz, 944 052 790
edo posta elektronikoaren bidez,
info@sendigune.org.
Prezioa: 40 €
www.sendigune.org
Simón Bolívar, 8-b – 48010 Bilbao
Tel. 944 052 790 Fax 944 009 998