Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren NBE BEKAK PROGRAMA 2015
UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Nazio Batuetako Erakundeei zuzentzen dien laguntza-programaren ildotik, bekak eskeintzen ditu UNESCOk Afrikan, Asian eta Latinoamerikan dituen bulegoetan lan egiteko.
Nori zuzenduak dira bekak
EAEn 2014ko urtarrilaren 1a baino urte bete lehenagotik, gutxienez erroldatuta dauden gazteei. |
||||
Betekizunak
1. Deialdi-urtean 35 urte beteta ez izatea. 2. Unibertsitateko titulua. 3. Garapenerako Lankidetzan esperientzia edo/eta prestakuntza izatea. 4. EAEko gizarte eta giza-izaerako erakunde edo programekin lotura aktiboa. 5. Ingelesean edo/eta frantsesean maila ona edukitzea. 6. Aurreko deialdietan programa honen onuradun ez izatea. |
||||
IRAUPENA
Urte bat, luzagarria bitara. 2015eko amaiera baino lehen lanean hasi beharko da. |
||||
DOTAZIO EKONOMIKOA
Urte bakoitzeko 18.000 euro. |
||||
UNESCO BULEGOETATIK ESKATUTAKO PROFILAK
Profilek UNESCOKO lan sektoreak bere gain hartzen dituzte: heziketa, gizarte-zientziak, natura-zientziak, kultura eta komunikazioa eta informazioa. |
||||
UNESCO NORAKOKO BULEGOAK
Afrika, Asia eta Latinoamerikako herri desberdineko bulegoak . |
||||
HAUTAPEN-PROZESUA
Seinalatutako baldintzak betetzeaz gain, UNESCO bulegoetatik eskatutako profil profesionaleei egokitutako profil profesionala eta akademikoa daukaten kandidatuek hautapen-prozesuan parte hartuko dute. Hautapen-prozesua osatuta egongo da elkarrizketa pertsonalaz eta hizkuntza-proba batez. UNESCO Etxeak aurreaukeratutako kandidatu bakoitzarentzako proiektu bat garatuko du eta Garapenerako Euskal Agentziak barematuko ditu proiektu hauek 22/2007 Dekretuan agertzen diren irizpideen arabera. Hautatutako perstonen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da.
|