Setem: Concentración dentro de la camapaña Ropa Limpia
Kaixo danori,
Gracias a la presión internacional varias marcas de ropa han firmado ya el “Programa para la mejora de la seguridad en Bangladesh”, sin embargo hay muchas aún que no lo han hecho. Además, queremos exigir a las marcas el pago de compensaciones para las familias de las personas fallecidas y las que resultaron heridas.Con esta concentración queremos llevar a las calles nuestras reivindicaciones: Exigimos a las marcas su responsabilidad para que hechos de este tipo no vuelvan a repetirse y apelamos al poder de las personas consumidoras como herramienta para conseguirlo.
¡Os esperamos!
Kaixo guztioi:
SETEM Hego Haizeak eta Arropa Garbia Kanpainak hurrengo ostiralean, hilak 24, arratsaldeko 18.00etan (18.30tararte) antolatu dugun kontzentraziora gonbidatu nahi zaituztete, Bilboko Plaza Zirkularreko iturrian, hurrengo lelopean: “ERAHIL GEHIAGORIK EZ, EHUNGINTZA SEKTOREAN, KEN ITZAZU BIDEGABEKERIAK ZURE ARROPATIK. ZEUREA DA ERABAKIA”. Honen helburua, ehungintza sektoreko lan eskubideen urraketa eta honek Bangladeshen izan dituen ondorioak salatzea da.
Data hau aukeratu dugu nazioarte mailan, dagoeneko hilabete pasa delako Dahkako Rana Plazako eraikinak behera egin zuenetik, bertan ehungintza sektoreko 1127 pertsonaren heriotza eragin zituelarik eta Bangladesheko Tazreen hiriko lantegiko suteak 112 heriotza eragin zituenetik sei hilabete pasa direlarik. Arropa empresa ekoizleek behin eta berriro uzten dituzte langileen eskubideak bete gabe eta, emakumeak gehiengoa diren sektore honetan, lan segurtasunari muzin egiten diote. Honek guztiak, ondorio larriak dakartza eta beronen salaketa ezin dugu bazterrean utzi.
Eman diren nazioarteko eskaera guztiei esker, zenbait arropa markek sinatu egin dute dagoeneko “Bangladesheko segurtasun hobekuntzarako programa”. Hala ere, badaude oraindik sinatu barik jarraitzen duten beste marka ugari. Gainera, Kalteen konpensazioen ordainketa eskatu nahi dugu hildako eta zauritu guztien familientzat. Kontzentrazio honen bidez geure aldarrikapenak entzun daitezen lortu nahi dugu: markek haien erantzukizunetaz jabetzea daukagu helburu horrelako ekintzak errepika ez daitezen eta kontsumitzailei dei bat bildali nahi diegu, haien ahalmenaren bitartez helburu hauek guztiak lortzeko.
Itxaroten zaituztegu!
Concentracion Bangladesh
Laura Castresana
Sentsibilizazioa / Sensibilización
bilbao@setem.org
SETEM Hego Haizea
Tel. 944 79 36 64 – 678 818 190
www.setem.org/euskadi