Ahozko eta idatzizko komunikazioa hobetzeko ikastaroa

Ahozko eta idatzizko komunikazioa hobetzeko ikastaroa

2013-05-03 Noticias 0

logo Kurtsoak SeminarioakKaixo,

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu izeneko ikastaroa antolatu du.

Gaur egun ez dago lanbiderik, noiz edo noiz jendaurrean hitz egitera behartzen ez gaituenik. Lanetik kanpo ere, asko eta askotarikoak dira egokitzen zaizkigun komunikazio egoerak: dela prentsaurreko bat eman behar dugula, edo eskualdeko aldizkarirako artikulu bat idatzi, edo gurasoen batzarra gidatu, edo lagun baten ezkontzan hitz batzuk esan…

Ikastaro honetan egoera horiei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da: zer egin behar duzun eta zer ez, nondik hasi eta nola jarraitu, nola antolatu, zeri arreta eman eta zeri ez…

Hauexek dira ikastaroaren ezaugarri garrantzitsuenak:

· Irakaslea: Joxerra Gartzia; euskal idazle, kazetari eta EHUko irakaslea
· Praktikan oinarrituriko metodologia du ikastaroak; internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu)
· Iraupena: 2013ko maiatzaren 13an hasi eta ekainaren 10ean amaituko da.
· Enpresek Tripartita Fundazioaren hobariak eskuratzeko aukera daukate.

Ikastaroaren inguruko xehetasun gehiago behar izanez gero, jar zaitez lasai gurekin harremanetan:  Facebook // komunikazioa@asmoz.org // Tlf: 943212369. Laguntzeko prest izango gaituzu.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar