Datorkigunea ekimenaren 2012-2013ko deialdia
Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak Datorkigunea ekimenaren 2012-2013ko deialdia ireki berri du
18-30 urte bitarteko gazteak bilatzen ditugu, anima zaitez!
– Gazteen bila gabiltza (18-30 urte artekoak).
– Euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.
– Gutxienez urtebetez Datorkiguneako partaide izateko konpromisoa.
– Bileretan aktiboki parte hartzea (horretarako bidaltzen den dokumentazioa irakurriz eta jarrera ekintzailea izanez).
– Tratatu beharreko gai zehatzean aditu eta jakileak diren pertsonekin egingo diren bileretan parte hartzea.
– Ikuspegi desberdinak planteatuko dituzten pertsonekin taldean lan egiteko konpromisoa eta aldez aurreko jarrera egokia (Iritzi desberdinak entzun eta kontrako ikuspuntuak onartu).
– Aukerak, jarduera planak eta etorkizunerako sortu litezkeen lan ildoak planteatzeko gaitasuna eta konpromisoa.
– Komunikabideei erantzuna emateko disposizioa.
– Euskal Herriko gazteak biltzen dituen eta izaera propioa izango duen gune batetako partaide izatea.
– Gaurkotasuneko gaiak sakontasunez lantzeko aukera, euskal gazteriaren ordezkari izan nahi duen gunean.
– Euskal Herriko beste lurraldetako gazteekin eta formakuntza desberdinetako gazteekin lan egiteko aukera.
– Proiektuan eta bileretan parte hartzeagatik ordain saria.
– Errekonozimendu kurrikularra.
IZEN EMATE EPEA: MAIATZAREN 31ERA ARTE http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea HELBIDEAN
PROIEKTUAREN HASIERA: 2012KO IRAILA






