DURANGOKO AZOKA: KULTURA GONBIDATUA: IJITO KULTURA
AURTENGO KULTURA GONBIDATUA: IJITO KULTURA
Ijito herriak 2010ean esku hartu zuen lehen aldiz Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan eta orduan sortu zen kultura gonbidatu moduan proposatzeko ideia, balorazioa oso positiboa izan baitzen: ijito herria eta Kale Dor Kayiko elkartea euskal gizartean jendarteratzeko balio izan zuen eta, horrez gain, hainbat proposamen jaso zituzten; eskoletan hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuak egiteko, besteak beste.
Bukatu gabeko kultur-mosaiko moduan definitzen dute Euskadi eta, kultura batek besteari egiten dion ekarpena zenbaterainokoa den zehaztea zaila dela onartzen duten arren, euskal eta ijito kulturek elkarri ekarpenak egin dizkiotela nabarmentzen dute: kaldereroak, panderoa eta erromintxela, horien artean.
Ijito herria aurtengo azokako gonbidatua izango dela-eta, programa zabala antolatu dute, Kale Dor Kayiko elkartearekin elkarlanean.
Ez galdu!!!Ostiraleko gaueko kontzertua (flamenko, bertsoak eta txalaparta), erromintxelari buruzko hitzaldia (igandean 18:00etan), ipuin kontaketa, eta beste momento batzuk zabaltzen dizuegun dokumentuan agertzen direna.
+info: www.kaledorkayiko.org // http://www.durangokoazoka.com/
Eutsi goiari ijito, Opre Roma, ánimo gitan@.
Sastipen thaj mestipen!!!
Unai Rodríguez
Coordinador Dpto. Promoción y Participación
661 283 758 / 94 459 80 02






